Zer egiten dugu

Gure kontsulta krisi personal momentu batean, desorientatuta, nahastuta, gainezka edo bizi insatisfakzioa sentitzen ari diren pertsonei irekia dago. Zailtasun, patología edo arazo konkretuak dituzten pertsonekin ere lan egiten dugu. Eta garapen pertsonal edo norbere burua ezagutze prozesu bat hasi nahi dutenek ere bere lekua dute gurekin.

Psikologia humanistatik, Gestalt Terapia

Gizkaion esperientzia psikologikoa, persona eta inguruaren arteko interakzio baten moduan ulertzen dugu. Gure barne mundua eta inguratzen gaituenaren arteko oreka bat. Gure gorputza, emozioa eta buruaren arteko erregulazioa da oreka honetarako gida, honen bidez jabetu gaitezke zer behar dugun, bai gauza konkretuekin eta baita beharrizan sakon eta pertsonalagoekin, eta honen bitartez asetu. Gure bizitan zehar, hainbat arrazoiengaitik, beharrizan hauek asetu gabe geratu daitezke, modu oso batean bete gabe, ondoeza, haserrea, desorientazioa, ezinegona, etb. eraginez. Psikologia humanistatik, Gestalt terapiatik honek nola eragiten digun hemen eta orain begiratuko dugu. NOLA eragiten digun “jabetuz” ZERGATIK eragiten digun baino gehiago, honetaz jabetuz eta hau eraldatuz bizitza osoago batez disfrutatu ahal izateko, orainean fokatua, esponeoagoa.

Jabetuz egingo dugu, kontzientzia hartuz (awareness), psikologia humanistaren printzipio basikoetako bat aldaketarako. Horretarako Gestalt terapiaren 3 oinarri hauek jarraituko ditugu:

  • Orainean fokatu: espazio honetan (hemen) eta denbora honetan (orain).
  • Atentzioa eta onarpena: “jabetu” hau dela gertatzen ari zaiguna (gorputzean, gure emozioekin eta gure pentsamenduekin) eta horrela dela onartu.
  • Kargu hartu: gure bizitzaz eta norbere esperientziaz arduratu, norbere moduan ezagutu eta onartu “jabetze”(awareness) hori.

Paziente-terapeuta binkuluan oinarrituz, intimitate, konfidentzialtasun, segurtasun eta errespetuzko espazio batean, persona bakoitza bere bizipenak esploratzen joan ahal izango da. Momentuko beharrizanak eta iraganean asetu gabe geratu zirenak eta moemntuan ondoeza, sufrimendua edo blokeoa eragiten dutenak. Terapian lagunduz, persona bakoitza bere bizipenak, emozioak, pentsamenduak eta ekintzak gestionatuz joango da modu konsziente batean. Errealitatea onartu eta ENPODERATUZ. Esperientziak norbere buruarekin kontaktuan izanik biziz bai terapian eta baita terapiatik kanpo. Norbere bizitzaren kargu hartuz modu asegarriago batean.

Terapia motak:
  1. Helduentzat terapia indibiduala:
    • Zailtasun konkretuak: depresioa, antsietatea, hipokondria, panikoa, obsesioak, estresa, fobia soziala, trauma osteko estresa, elikadura arazoak, adikzioak, arazo psikosomatikoak, etab.
    • Gaitasun sozialak
    • Autoestimua
    • Nahaste-arazo emozionalak
    • Garapen personal prozesuak
    • Norbere buruaren ezagutza
  2. Nerabeentzat terapia indibiduala:
    • Jokabide arazoak
    • Antsietatea, depresioa, beldurrak, beste hainbat zailtasun espeziko
    • Gaitasun sozialak eta autoestimua
  3. Tailerrak:
    • Autoestimua, bizi esperientziak, gai espezifikoak eskapen bidez

+34 605 701 977

Karmelo Etxegarai 6, Behea, 48300 Gernika