Niri buruz

NIRE HISTORIO TXIKIA.

Kaixo, nire izena Arantza Kareaga da, psikologoa naiz. Lizentziatura bukatzean, haur eta nerabeen klinikan sakondu nuen. Ordutik psikologia humanistarekin izan dut lotura eta momentu honetan Gestalt terapia formakuntzan ari naiz. Nire lana, kontsultara datorren pertsonarekin sortzen den binkuluan oinarritzen da, bakoitzaren prozesura moldatuz. Persona bakoitza entzuna, seguru eta errespetatua sentitzen den espazio baten sorrera lehenesten dut. Libreki adierazi ahal izanik, norbere zailtasunak errekonozitzera gai izateko. Hemen eta orainean zentratuz egingo dugu eta euskaraz edo gazteleraz egin dezakegu.

MARA lagundu eta animatu ninduten lagun, lankide, ikaskide eta senidei esker sortu zen, eurek bultzatu ninduten benetan gustatzen zitzadanean aritzeko abentura hasteko. Beste arlo bateko empresa batean nengoela nire arduradun zenarekin psikologia eta pertsonoi buruzko elkarrizketak, nigan toki gehien zutena ziren. Berak esan zidan “egunen batean batera lan egingo dugu honetan!” eta hala izan zen, psikologoen elkarte txiki baten bitartez laguntza emozionala eskaitzen hasi ginen. Bertan kontsultara zetozen pertsonekin terapia, benetan egin nahi nuena zela ikusi nuen. Handik gutxira psikoterapian gehiago murgiltzeko aukera sortu zitzaidan, psikologo moduan kontsulta bat sortu non nire espazioa eduki pertsonak beraien prozesuetan laguntzeko…eta horrela sortu zen MARA! Nire inguruan ditudan eta nigan sinistu duten pertsonen konfiantza eta energiari esker…

Nire ibilbidea psikoterapeuta moduan:

  • 2009-2010 CENTRO PSICOLOGICO ARESTI (Bilbo). Hezkuntza psikologian egin nituen praktikak disciplina anitzeko zentru honetan. Psikologia kliniko eta hezkuntza psikologiaren bidez zailtasunak dituzten haur eta familiei lagunduz.
  • 2010 Mankomunitateko GIZARTE ZERBITZUETAN lan egin nuen laguntza psiko-pedagogikoa eskainiz haur taldeei.
  • 2015, PSIKOTALDErekin hasi zen nire ibilbidea psikoterapeuta moduan nire lagun eta lankidearen eskutik. Heldu, haur eta ahien familiekin eta baita talde taillerrak eginez psikolog eta terapeuta moduen lan egiten nuen.
  • 2015-2017 LAGUNGO FUNDAZIOAK eramaten zuen OSATUZ programaren bidez jokabide arazoak zituzten haurrekin psikologo moduan aritu nintzen. Ikastetxeetan irakasleekin, haur hauen familieki eta beraiekin zeuden beste profesionalekin parte hartzen nuen.
  • 2017tik AGINTZARIN psikologo moduan lan egiten dut haurren arloan. Haur, nerabe, familia eta helduekin terapian.
  • ORAIN Agintzariko lana, MARAko psikologia eta psikoterapia kontsultarekin partekatzen dut…
Formakuntza:
  • Psikologian lizentziatura Donosti 2006-2011
  • Haur eta nerabeen psikolgia klinikoan Masterra 2010-2012
  • Adopzio internazionelean titulazioa 2010
  • Balorazio psikologikoa haurren babesean 2017
  • Psikopatologia ikuspuntua latentzia aroan 2017
  • Sexu abusua: alderdi praktikoetan sakontzea 2017
  • Gestalt tallerak eta terapia 2014tik
  • Gestalt Terapian formakuntza

+34 605 701 977

Karmelo Etxegarai 6, Behea, 48300 Gernika